XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Farran-farran aria iruten zuen gizon emakume yantziak Nadie orren ordez Yo mismo artu zuen izentzat: euskalkiren batean nihaur, besteren batzuetan nerau... niaun buru ... neu.

- Erorrek erorren burua erre badun, or konpon, or konpon, esanda alde egin zioten Lamia deadartiari bere lagunak.

XIV. Lamiengandik burua gordetzeko urin irakin au baiño geiagotan beste gordebide medios de defensa batzuk erabiltzen zituzten lenagoko euskaldunak: biderik ezagunenak gabonaria ta kurutzea ziran.

Lenagoko euskaldun auek orain mila, bi, iru mila sei mila urte, Basondoko bizilagunen batzuk oteziran? Neronek ere ezagutu ditut beren buruak Lamiengandik gabonariz gordetzen zituztenak...¿Zer zan gabonari au? Bizkaieraz Gabon du Gipuzkoako Eguberrik bere izena.

Eguberri-goizaldean iruten zen-ari ortarakoak zuen Bizkaian izen ori: gabonari.

Neronen etxean, nere aurzaroan, gertaturiko zerbait, arira edo egoki datorrenez geroz, emen edatsiko dut.

Nere amaren ama, Errigoitiko alaba, Mikaelatxu Errigoitiko, gorulari zan eta gainera Lamien bildurti andia.

Eguberri-goizean goizik, ez berak bakarrik, bere iloba (nere arreba) gaztetxo biri, bakoitzari linai bana gerrian sartuz, ekin ta ekin aria irun-arazten zien.

¿Nerau ere aurzaroan gabonarizko atorra (alkandora) soinean nuela ibilia otenaiz? Baditeke.

Onezaz gainera gure laratz-ondoan ezta ampacirc;ntzi amonak berak edatsi (kontatu) riko alkarrizketa, Lamien alkarrizketa au.

Bermeotik Mundakara bidean aldape andidun aran bat, zelai bat, dago: Lamiaran du izena.

Gizaldi berriko Mundaka-Bermeotarrai Lamidxaran entzun diet esaten.

Nere Ama ta asaben ezpainetan Lamiaran zan izen au.

Andoainen eta Astigarragan ijitoak duten antzera, lamiak toki onetan (...).